Web orrietatik ibiltzeko, ez duzu zertan izena eman —eta balidatu—, baina, bai, ordea, formatu elektronikoko liburuak edo bezeroak eskatuta inprimatutako liburuak erosteko, agiriak behera kargatzeko edo egin dituzun eskaerak berrikusteko. Erabiltzaile-izena eta pasahitza eskuratzeko, bete Izena emateko formularioa.

Liburu inprimatuen (offset) kasuan, ez duzu aurretik zertan izena eman. Ediciones Mensajero-ren web orrira birbideratuko zaitugu; izan ere, Deustuko Unibertsitateko argitalpenen banatzaile ofiziala da, eta orri horietan bete ahalko duzu eskabidea.

Balidatu ondoren, erabiltzaile-izena eta pasahitza erabilita, orduan, formatu elektronikoko liburuak edo bezeroak eskatuta inprimatutako liburuak erosi ahalko dituzu. Kontsultatu nahi duzun obraren fitxa ikusteko, koloretako bildumetan gai-arloa bilatu eta bertan sakatu. Bertan, ezkerreko zutabean, “Gai-arlo”en zerrenda ikusiko duzu.

Fitxan bertan, edizioaren ezaugarrien arabera, liburua formatu digitalean eta/edo formatu inprimatuan egongo da. Lehenengo kasuan, PDF formatuan PDF eta/edo EPUB EPUB formatuan egon daiteke eskuragarri. Formatu inprimatua honelakoa izan daiteke: Offset inprimatzea ohiko offset inprimatzea edo Bezeroak eskatuta inprimatzea bezeroak eskatuta inprimatzea.

Liburu elektronikoaren kasuan —PDF zein EPUB formatukoak izan—, “Erosi” botoiaren gainean sakatzen baduzu, leiho bat irekiko zaizu, eta, bertan, fitxategi horri lotutako baimenak agertuko zaizkizu. Dagokion botoian sakatu eta erosketa-saskira gehitu ahalko duzu.

Bezeroak eskatuta inprimatzea inprimatze digitala da. Inprimatzea egiteko, eskaera egin behar da, alegia, aurretik ez da inprimatzen, eta, inprimatzeko, ale-kopuru txikia eskatzen da (normalean, bat; baina edozein kopuru izan daiteke). Ekoizpen-sistema honek aukera ematen du Deustuko Unibertsitateak argitaratzen dituen eta agortuta dauden, katalogotik kanpora dauden edo formatu digitalean soilik argitaratu diren liburuen kopiak inprimatzeko. 5 lanegun beharko dira liburua estatu barruan jasotzeko eta 8, atzerrian jasotzeko.

Bezeroak eskatuta inprimatutako liburuen kasuan, “Erosi” botoia sakatzean, zuzenean gehituko da liburua erosketa-saskira.

Bi kasu horietan, leiho txikia agertuko zaizu, eta, bertan, honako mezua: "Liburua erosketa-saskian dago”.

Erosketa-saskia “Nire saskia” atalean kontsulta dezakezu (goian, eskuinetara).

Atal honetan Artikulu kendu saskian dituzun elementuak kendu, liburuak gehitu (beraz, dendaren hasierako orrira bueltatu beharko zara) edo erosketa-prozesua (elementu indibidualena Artikulu hau bakarrik erosi edo saski osoarena) egin ahalko dituzu. Era berean, Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Sailaren nobedadeen aldizkarian ere izena eman ahalko duzu. Bezeroak eskatuta inprimatzeko eskaera dela eta, ale-kopurua aukeratu edo bidaltzeko modua ere hauta ditzakezu (arrunta edo urgentea, atzerrira edo estatura, Penintsulara edo Kanarietara).

“Erosten jarraitu” botoia sakatzen baduzu, saskian dauden elementu guztien erosketa-prozesua hasiko duzu, PayPal-en edo BBVAren banku-pasabidearen bidez (VISA edo MASTERCARD kreditu-txartelekin).

Jarraian, “Eskaeraren egiaztapena” pantailan, eskaeraren edukia eta zenbateko osoa zehazten dira (prezioak BEZa du barne), bai eta fakturazio-datuak ere. Bidaltzeagatiko gastuak eta entregatzeko helbidea bezeroak eskatuta inprimatzeko liburuak fisikoki bidaltzeko dira, ez liburu elektroniko, PDF eta EPUBen kasuetarako. Fakturazio-datuak eta bidaltzeko helbidea alda ditzakezu, beharrezkotzat jotzen baduzu.

Ordainketa-sistema elektronikoa aukeratu ahalko duzu, baldin eta botoi egokian sakatzen baduzu:

PayPal BBVAren banku-pasabidea

Ordainketa eurotan (€) egiten da. Horrenbestez, komeni da euroaren eta herrialdeko txanponaren arteko trukea egiaztatzea, bai eta zure banku-erakundeak komisiorik kobratzen duen ere, dibisa-trukeak direla eta. Prozesu osoa ordaintzeko sistema seguruen bidez egiten da.

PayPal bidez ordaintzea erabakitzen baduzu, PayPalen web orrira birbideratuko da; bertan, zure kontuan identifikatu eta ordainketa onartu beharko duzu. Banku-pasabidearen kasuan, formularioa agertuko zaizu; bertan, behar bezala bete beharko duzu formularioa, kreditu-txartelaren datuen bidez. Kontuan izan behar duzu kreditu-txartel batzuk titularraren herrialdean ordaintzeko baino ez daudela gaituta; ez, ordea, Interneten bidez ordainketak egiteko. Gai honen gaineko zalantzarik baduzu, banku-erakundeari galde diezaiokezu.

PayPalen bidezko ordainketa onartu ondoren edo banku-pasabidearen formularioa bete ondoren (kreditu-txartelaren zenbakia, iraungitze-data, CVV2/CVC2 kodea, etab.) eta transkazioa egin baduzu, mezu hau agertuko zaizu, baldin eta ordainketa behar bezala egin bada:

"BBVAko pasarelaren bidezko ordainketa onartua izan da. Eskerrik asko."

"PayPalen bidezko ordainketa onartua izan da. Eskerrik asko."

“Nire eskaerak” (goian, eskuinean) atalean, egin dituzun eskaeren zerrenda agertuko zaizu (oraingoak edo aurretik egindakoak). Honako ekintzak egin ditzakezu: Eskaeraren zehazpena eskaeraren xehetasunak ikusi edo eskaera horren faktura behera kargatu Faktura lortu, PDF formatuan.

Liburu elektronikoen kasuan, eskaeraren xehetasunen pantailara bazoaz, ebook behera kargatzeko esteka daukazu; horretarako, sakatu Deskargatu botoian. Era berean, esteka zein egunetan iraungitzen den ere adieraziko dizu.

Esteka horren gainean sakatzean, artxiboa gorde behar duzu (Adoberen PDF formatuan edo EPUB formatuan) ordenagailuko disko gogorrean, gero irakurri ahal izateko. Horretarako, Adobe Reader edo Digital Editions programak erabil ditzakezu. Horiek Adoberen web orritik behera karga ditzakezu (www.adobe.es); bestalde, ebook horien formatuekin bateragarria den beste edozein software ere karga dezakezu behera.

72 ordu dituzu behera kargatzeko, eskaeraren xehetasunetan estekaren iraungitze-datak esango dizun bezala. Beste une batean egin nahi baduzu, garrantzitsua da izena eman zenuenean erabili zenituen datuak (erabiltzailea eta pasahitza) gogoratzea. Guk ez daukagu erabiltzaileen pasahitza atzitzeko aukerarik; erabiltzaile-izenetara baino ezin gara sartu, estatistikak egiteko baino ez.

Erosketa-prozesua sinplea eta erraza izatea dugu helburu; horrenbestez, ez dago egiaztapen-mezurik edo beste tramite osagarririk. Alegia, izena eman, liburu elektronikoak aukeratu, erosketa eta ordainketa elektronikoa formalizatu eta, azkenik, fitxategiak behera kargatzen dira. Prozesu osoak minutu gutxi irauten du.

Zalantzarik edo arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan. Kontsultaren bat egin behar baduzu, hemen gaituzu: harremanetarako formularioa.

Eskatutako datuak ezinbestekoak dira eta horien egiazkotasuna eroslearen erantzukizuna da.