Demetrio Velasco Criado Zientzia Politikoetako (Madril) doktorea da, «magister» filosofian (Leuven-Paris) eta Teologian lizentziatua (Deustu). Gaur egun, Pentsamendu politikoko katedraduna da Deustuko Unibertsitatean eta Teoria Soziologikoko Saileko zuzendaria eta Soziologia eta Politika Zientzien Fakultateko doktoregoko programakokoa. Hainbat lan argitaratu ditu: La Agonía del marxismo (1987), Ética y poder político en la obra de M. Bakunin, (1993), Pensamiento político contemporáneo (1997. 2. arg. 2001), Derechos humanos y doctrina social de la Iglesia (2000). Liburuetako kapitulu ugari ere idatzi ditu (besteak beste: El extranjero en la cultura europea de nuestros días (1997); Cristianismo y economía en la construcción de Europa (1998); La declaración Universal de los derechos humanos en su cincuenta aniversario (1999); Ética y políticas para una ciudadanía universal (2002)), baita pentsamenduko aldizkarietako hainbat eta hainbat artikulu ere. 1993-1994 ikasturteko hasierako ikasgaia. «Universidad de Deusto: Responsabilidad de los cristianos en la construcción de Europa».
Iglesia Viva aldizkariko Zuzendaritza Kontseiluko eta Estudios de Deustu aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea da.
Hamaika urtetan, Bilboko Elizbarrutiko Gizarte Idazkaritzako zuzendaria izan da eta, lau urtetan zehar, Espainiako Justicia y Paz erakundeko Batzorde Orokorreko presidenteorde nazionala.