Nobedadeak
Herri-politiken eraldaketa errazteko artea
Miren Larrea
Lurralde-Garapena Bilduma, 2024
Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-1325-223-0 | Euro: 40,00 | 160 orr. 15x22 cm.
Herri-politiken baitan ekintza-ikerketaren bidez erraztutako lankidetzazko gobernantza prozesuetan hainbat urtetan garatutako ezagutza eta autorearen esperientziaren ikasketak jasotzen dituen ekarpen zorrotza, sakona eta aberatsa da eskuartean duzun liburu hau. Miren Larreak liburu honetan herri-politiken eraldaketaren inguruko ikuspegiak eta bere esperientzia uztartzen ditu maisutasunez, jakituria oparoa darion koherentziaz eta ausardia handiko aldarria plazaratzen du.
Lankidetzazko gobernantza prozesuetan ekintza-ikerketan eragin duten pentsamolde dikotomikoen marko bat planteatzen du, gutako askok ezkutuan izan ditzakegun sakoneko dimentsioak mahai gainean jarriz eta hainbat konklusio azaleratzen ditu, errazte prozesuak eraldatzaileagoak izateko. Herri-politiken esparruan lankidetzazko gobernantza prozesuetan edo ko-sorkuntza prozesuetan lanean ari den orok irakurri beharreko jakintza handiko ekarpena da zalantzarik gabe, ez ohikoa den perspektiba bat ekartzen duelako, edukian eta forman.
Naiara Goia Imaz
Arantzazulab-eko zuzendari nagusia
Genero-indarkeriari buruzko legediaren azterketa 1/2004 Lege Organikoaz geroztik
Demelsa Benito Sánchez (koord.)
Giza Eskubideei Buruzko Deustu 111, 2024
Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-1325-246-9 | Euro: 31,00 | 112 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-1325-246-9 | Jaitsi PDF (dohainik) | Format: pdf, 1,7 Mb
Argitalpen digitala ere bai
Genero-indarkeriak egungo girartean arazo nagusienetakoa izaten jarraitzen du. 2003 urtetik, Espainian, ia 1300 emakumeren heriotza eragin du genero-indarkeriak. 1/2004 Lege Organikoak, abenduaren 28koak, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoak, arazo honi aurre egiteko, erreforma garrantzitsuak egin zituen justizia sisteman. Aurten bi hamarkada bete dira legea onartu zenetik eta momentu egokia da lortutako aurrerapenei eta gainditu gabeko erronkei buruz hausnartzeko. Hori da, hain zuzen ere, lan honen helburua. Horretarako, genero-indarkeriarekin zerikusia duten tipo penal batzuen bilakarea aztertu dugu eta Zigor Zuzenbidearen prebentzio funtzioa betetzeko konponbideak ematen ahalegindu gara.
Monografia hau euskal unibertsitate-sistemako Deustuko Unibertsitateko «Konstituzio ekonomikoa eta justizia soziala» (Erreferentzia: IT1768-22 [2022-2025]) ikerketa-taldearen barruan aurrera eraman diren ikerketen emaitza da.
Covid-19aren gizarte eragina eta pertsona migratuen egoera Euskadin (2020-2021 aldia)
Encarnación La Spina (koord.)
Giza Eskubideei Buruzko Deustu 107, 2023
Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-1325-197-4 | Euro: 31,50 | 116 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-1325-197-4 | Jaitsi PDF (dohainik) | Format: pdf, 1,5 Mb
Argitalpen digitala ere bai
Egungo osasun-larrialdiak eta COVID-19a dela eta ezarritako neurriek ondorio publiko, ekonomiko eta sozial desberdinak izan dituzte, bereziki egoera ahulean eta baztertuta dauden kolektibo eta pertsonentzat, horien artean migratutako pertsonentzat. Osasun-krisia hasi zenetik, araudia ahalik eta gehien gogortu da, eta politika publikoak inplementatu dira, egoeraren salbuespenari aurre egiteko. Hala ere, egoera horrek lurralde bakoitzean planteatzen dituen gizarte-inpaktua, ondorioak eta erronkak, oraingoz, ez dira aztertu egiten ari diren azterlan eta txosten makroetan. Hala gertatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan, pandemiak 2020ko martxotik 2021eko irailera Euskadin migratutako pertsonen babes-mailari nola eragin dion aztertzen den egoera-diagnostiko batean, hezkuntza, osasuna eta enpleguagatiko diru-sarrerak eta gizarte-prestazioak eskuratzeko eta bermatzeko eremuan. Monografia honek Loiola Klinika Juridikoaren lehen proiektu pilotu batean (2020-2021) baita Covid-19ak eta Madrilgo Autonomia Erkidegoan eta Euskadin migratutako pertsonek gizartean duten eraginari buruzko ikerketa lehiakorreko proiektu batean (2021-2022) lortutako emaitzak biltzen ditu. Bertan parte hartu dute Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Loiola Klinika Juridikoko irakasle eta ikasleek eta unibertsitate bereko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzaileek. «COVID-19ak EAEn eta Madrilgo Erkidegoan migratutako pertsonen eskubideetan duen eragina (2020-2022): Klinika Juridikoetan egindako ikerketa-azterketa» (ACM2021_04 (2021-05/2021-31/07/2022)) 2021eko Aristos Mundus deialdian lortutako finantzaketari esker lortu ahal izan da, baita Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ramón y Cajal (RYC 2016-19465) Programari esker.
Beste batzuek nahi duten izenarekin
Alberto Núñez Ortiz S.I.
Teologia, 21, 2023
Paperezko euskarria
ISBN: 978-84-1325-202-5 | Euro: 15,00 | 88 orr. 15x22 cm.
Kristau bakoitza profeta bat izan daiteke, Jainkoak Joel profetaren ahotik agindu zuen bezala: «Ondoren, neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen zaharrek ametsak egingo dituzte, zuen gazteek ikuskariak izango» (Joel 3, 1). Kontua Jainkoari buruz hitz egitea da, baina esperientzia pertsonaletik.
Hemen aurkezten ditugun poema hauek aukera horren testigantza izan nahi dute. Jainkoaren esperientzia arruntetik hitz egiten dute, fedetik alegia. Giza existentziaren egunerokotasunetik sortzen dira, Jauna lapikoen artean ere ibiltzen baita, Santa Teresak esango lukeen bezala. Poema hauek beste pertsona batzuengandik ikasitako Espirituaren hizkuntza batean hitz egiten dute. Izan ere, guztiok Jainkoaren irudi eta antzerako kreaturak garen arren, inor ez da Espirituaren hizkuntzaren berezko hiztuna. Fededunen komunitatean Jainkoaren dohain hori partekatzen duten beste profetengandik ikasi behar dugu beti. Horregatik jarri diogu poema bilduma honi Beste batzuek nahi duten izenarekin izenburua.
Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida
Deustuko Unibertsitatea
Beste Argitalpen batzuk, 2023
Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-1325-156-1 | Euro: 31,00 | 116 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-1325-156-1 | Euro: 12,40 | Formatua: pdf, 3,3 Mb
Argitalpen digitala ere bai
Azken urteotan, unibertsitatearen gizarte erantzukizuneko politika instituzionala sustatu da, gure fakultateen eta sailen ahaleginak modu instituzionalean antolatzeko gizarte-justiziarako bereziki garrantzitsuak diren gaietan, hala nola emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean.
Azken plan estrategikoaren ildotik, jesuiten unibertsitatea izanik dugun izaera eta gure gizarte erantzukizuneko planak garapen jasangarrirako helburuekin (GJH) lerrokatu dira. GJHen helburua pertsonen bizi-baldintzak nabarmen hobetzea da, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan eta bereziki kalteberak diren kolektiboetan, hala nola nesketan eta emakumeetan.
Gure izaerari eta azken urteotan gizarte-erantzukizuneko gaietan egindako ibilbideari erreparatuta, Deustuko Unibertsitateak zenbait GJH identifikatu ditu zeharka eta unibertsitate elkarte moduan lan egiteko. Aldaketa sozial eta kulturalak eskatzen dituzten helburuak dira, eta gure unibertsitate jardueratik ekarpenak egiteko gaitasuna eta erantzukizuna dugu. 5. helburua, emakumeen eta gizonen arteko genero berdintasuna lortu nahi duena hain zuzen ere, horietako bat da.
Familian zentratutako ikuspegia
Kontzeptualizazioa eta eredu operatiborako proposamena
María Villaescusa, Natxo Martínez
Giza Eskubideei Buruzko Deustu 105, 2022
Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-1325-182-0 | Euro: 30,00 | 96 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-1325-182-0 | Jaitsi PDF (dohainik) | Format: pdf, 2,2 Mb
Argitalpen digitala ere bai
Ikuspegi askotatik, familiek pertsonen bizitzan duten garrantzia onartzen da. Adimen- eta garapen-desgaitasunen esparruan, familiek oso leku desberdinak bete dituzte denboran zehar. Azken urteotan, testuinguru komunitarioen errebalorizazioarekin batera, familiaren testuinguruaren errebalorizazioa ere eman da, laguntzak zehazteko orduan familiak erdian jarriz.
Familian Zentratutako Ikuspegiak planteamendu horiek zehazten ditu, familiak aditu eta gai eta profesionalentzat eta arduradun politikoentzat ezinbesteko bazkide gisa hartzean oinarritutako printzipio eta jardunbide multzoaren bitartez. Esparru horretan, FEVAS Plena Inclusión Euskadik Familian Zentratutako Ikuspegia garatzearen eta sakontzearen, indarrean jartzen ari diren alderdiak identifikatzearen eta bertako kide diren erakundeen errealitatean aplikatzeko modu berriak aztertzearen aldeko apustua egin du.
Gizarte ikerketarako metodoak eta teknikak
Hasiberrientzako eskuliburua
Jon Leonardo Aurtenetxe
Maior Bilduma 23, 2022
Paperezko euskarria
ISBN: 978-84-1325-169-1 | Euro: 40,00 | 354 orr. 18x25,5 cm.
Gizarte zientzietako ikasketak hasten dituztenentzat diseinatutako eskuliburu honek hain zuzen ere zera erakutsi nahi du: batetik, posible dela gizartearen errealitateari buruz egiten ditugun interpretazioak objekti-batzea eta, bestetik, subjektuen arteko adostasun maila bat lor daitekeela informazioaren tratamenduan eta analisian, halako moldez non posible den gizarte zientzia objektibagarri batera hurbiltzea, gizarte portaeren azalpena eta interpretazioa nahastu dezaketen aurreiritziak, ideologiak eta bestelakoak alde batera utzita.
Bigarren Hezkuntza eta Adimen Urritasuna Euskadin
Delfín Montero, Eguskiñe Etxabe, Ana Luisa López
Giza Eskubideei Buruzko Deustu 88, 2017
Paperezko euskarria - POD
ISBN: 978-84-16982-21-9 | Euro: 22,00 | 86 orr. 15x22 cm.
Euskarri digitala
ISBN: 978-84-16982-21-9 | Jaitsi PDF (dohainik) | Format: pdf, 764 kbp
Argitalpen digitala ere bai
Bigarren hezkuntza aztertzen azterlanaren helburua da EAEk AGU duten ikasleen hezkuntza-premia bereziei ematen dien erantzunaren gaineko ebidentziak eta hobetzeko gomendioak ematea, betiere datuetan oinarrituta. Ikasleok hezkuntzan sartzeko zailtasunak zituztela sumatzen zen oro har, eta ez zegoen azterlan berririk horri buruz; hori guztia dela eta, FEVAS Plena inclusión Euskadi erakundeak eta Deustuko Unibertsitateak aurrea hartu eta azterlan hau egiteari ekin zioten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean. Horretarako, galdera irekiak zein itxiak zituzten hiru galdetegi prestatu zituzten bigarren hezkuntzan jasotako hezkuntzaren alorreko erantzunari buruz; AGU duten ikasleei, haien senideei eta haien laguntzaile profesionalei zeuden zuzenduta galdetegiok.
[pause]
The deal is that Payday Loans Indiana online can save your time, nerves and make a solution of all your financial problems.