Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación, adaptarse a sus preferencias y realizar labores analíticas. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK | Más información

Nortzuk garen?

Izaera

Argitalpen Saila Deustuko Unibertsitateko argitalpen jardunaren arduraduna da, Jesusen Lagundiaren ardurapeko bi campusetan, Bilbon eta Donostian. Ikerketako, Berrikuntzako eta Transferentziako Errektoreordetzaren menpean dago. Helburua da liburu eta aldizkari zientifikoen argitalpena eta zabalkundea egitea, jakintza hori komunitate zientifikoan eta gizartean zabaldu dadin.

Helburu horietan laguntzeko, Unibertsitateak badu Argitalpen Zientifikoen Batzordea, Argitalpen Zerbitzuari bere zereginean laguntzen diona eta argitalpenen katalogoa osatu behar duten tituluen hautaketa egiten duena.

Historia

1886an sortu zenetik, Deustuko Unibertsitateak argitalpen lan esanguratsua izan du. 125 urte baino gehiagoko historian, badaude azpimarratzekoak diren data batzuk:

  • 1886. Deustuko Unibertsitatearen argitalpen jardueraren sorrera.
  • 1905. «Estudios de Deusto» aldizkariaren sorrera.
  • 1971. «Letras de Deusto» aldizkari literarioaren sorrera.
  • 1972. Argitalpen Sailaren argitaratze-lanaren hasiera, unibertsitateko zerbitzu gisa.
  • 1985. Akordioa Mensajero argitaletxearekin, Deustuko argitalpenen merkataritzako zabalkundea egiteko.
  • 1992. Nortasun korporatibo berriaren diseinua.
  • 2008. Argitalpenen weba martxan jarri eta on-line dendaren inaugurazioa.
  • 2011. Webaren irudia eguneratu eta DeustoOpenBooks-en irekiera, doako jaitsierak egiteko, eta hilabete batzuen ondoren, POD eskaeraren araberako inprimatze zerbitzua martxan jartzea.

Helburuak

Argitalpen Sailak ISO 9001: 2008 kalitateko ziurtagiria du (2009ko azarotik), eta helburu hauek lortu nahi ditu:

  • Unibertsitateko elkartearen ikerketak zabaldu.
  • Deustuko eta beste unibertsitate batzuetako ikasleentzako materialak eta eskuliburuak argitaratu.
  • Unibertsitateko elkartearen arlo eta sailetako zabalkunde zientifikoa sustatu.
  • Estatuko eta nazioarteko, erakunde publiko eta argitaletxe pribatuetako beste argitalpen zerbitzu batzuekin lankidetza sarea mantendu.
  • Ikerketen emaitzen zabalkundean lagundu, argitalpen lanetik, bai lanak inprimatuz eta bai bide elektronikoak erabilita argitaratuz, Deustuko Unibertsitatearen helburu estrategikoetan lagunduz.
  • Unibertsitateko liburuen irudi publiko ona eta ospea zaindu, eta zabalkundean lagundu.

Jarduerak

  • Irakaskuntzan laguntzeko testuen argitalpena sustatu.
  • Zabalkunde zientifikoko lanak argitaratu.
  • Deustuko Unibertsitateko izaera instituzionaleko lanak argitaratu.
  • Argitaratutako lanen katalogoak prestatu eta argitaratu.
  • Liburuaren kulturarekin lotutako ekimenetan lagundu.
  • Deustuko Unibertsitateko aldizkari zientifikoen sorrera eta mantentzea sustatu.
  • Erakunde laguntzaileen arteko lanen trukean lagundu.
  • Unibertsitatearen lan zientifikoak zabaldu.
  • Funts editorialeko tituluak eskaeraren arabera inprimatzeko zerbitzua eskaini.

Ildo editoriala

Deustuko bildumak zazpi koloretan daude sailkatuta, gaiaren arabera:

  • Berdea: Letrak, Filosofia eta Teologia.
  • Granatea:Soziologia eta Zuzenbidea.
  • Horia:Ekonomia, Enpresa eta Ingeniaritza.
  • Beltza:Giza Zientziak, Komunikazioa.
  • Urdina: Unibertsitateko pentsamendua, Giza Eskubideak, Etika, erakunde mailako gaiak.
  • Grisa: Migrazioak eta Gizarte Lana.
  • Laranja: Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren argitalpenak.

Aldizkariak

  • Deusto: hiru hilabetean behin. Deustuko unibertsitateko bizitzako jardueren berri ematen du.
  • Deusto urtekari elektronikoa: urteko aldizkaria. Aurreko urteko Deusto aldizkariaren 4 zenbakiak biltzen ditu.
  • Deusto Ingeniería: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak urtero argitaratzen duen aldizkaria. Fakultatearekin lotutako unibertsitateko gaien inguruko informazioa eta iritzia zabaltzen ditu.
  • Estudios de Deusto: sei hilabetean behin. Zuzenbideari eta Politika Zientziei buruzko ikerlan argitaratu gabeak plazaratzen ditu.
  • Boletín de Estudios Económicos: lau hilabetean behin, Deustuko Unibertsitate Komertzialeko Ekonomia Zientzietako Lizentziatuen Elkarteak argitaratua. Ikerketa ekonomikoko gaiak jorratzen ditu.
  • Estudios Empresariales: lau hilabetean behin, Donostiako campuseko Deusto Business Schoolek argitaratua. Enpresen zuzendaritza eta administrazioko ikuspegi berriekin lotutako gaiak jorratzen ditu.
  • Boletín de la Asociación Internacional de Derecho Cooperativo: sei hilabetean behin, Kooperatiba Zuzenbideko Nazioarteko Elkarteak argitaratua.
  • Ekintza Humanitarioaren eta Giza Eskubideen Urtekaria: urteko aldizkaria. Ekintza humanitarioaren eta giza eskubideen esparruko praktika, esperientzia eta ikerketei buruzko hausnarketa eta trukerako espazioa da .
  • Letras de Deusto: hiru hilabetean behin. Letren eta gizarte komunikazioarekin lotutako gaiak jorratzen ditu.
  • Cuadernos Europeos de Deusto: sei hilabetean behin, Deustuko Unibertsitateko Europako Ikaskuntzen Institutuak argitaratzen du, Europako zuzenbideari buruz.

Oinarrizko datuak

Hasieratik, Argitalpen Sailak 1.500 lan argitaratu ditu; euretatik 150 azken 3 urteotan, bai paperean eta bai formatu elektronikoan.

E-book formatuari buruzko datu batzuk: 2010ean, gure produkzio guztiaren % 6,67 soilik zen digitala; gaur egun, ordea, % 42,86ra heldu da. Duela 3 urte baino 5 aldiz gehiago-

Zabalkunde zientifikoan laguntzeko, Argitalpen Sailak, DeustoOpenBooks-en bidez, funts editorialeko 263 lan doan eta pdf formatuan jaisteko aukera ematen du bere web orrian. 2011ko otsailean martxan jarritako ekimena ondo hartu du jendeak, eta gero eta jaitsiera gehiago egiten ari dira.

Deustuk hizkuntza hauetan argitaratzen ditu lanak: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanez, portugesez eta errusieraz; baita gaztelania-euskara eta gaztelania-ingelesa bertsio elebidunetan ere.

70 autorek argitaratzen du, batez beste, urtean Deustun.

Argitalpen Sailaren presentzia beste erakunde batzuetan

Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Saila hainbat erakunde eta elkartetan dago:

CEDRO: Centro Español de Derechos Reprográficos

  • Aldizkari liburu eta beste argitalpen batzuen autore eta argitaratzaileen irabazi asmorik gabeko erakundea. Argitalpenak era askotako bitarteko eta euskarrietan argitaratzen dira. Elkarteak haien eskubideak eta ondare arloko jabetza intelektualak defenditu eta kudeatzen ditu (erreprodukzioa, moldaketa, komunikazio publikoa eta zabalkundea).

GEE: Euskal Editoreen Elkartea eta Euskadiko Argitaratzaileen Gremioa

  • Euskadiko argitaletxeen interes profesionalak babesten eta liburuak sustatzen dituen elkartea.

UNE: Unión de Editoriales Universitarias Españolas

  • Espainiako unibertsitate eta ikerketa zentroen argitaletxeen eta argitalpen zerbitzuen elkartea. 1987an eratu zen.

DILVE: Distribuidor de Información del Libro Español en Venta

  • Interneten oinarritutako plataforma da, argitalpenetako profesional guztientzat. Liburuaren informazio bibliografikoa eta merkataritzakoa kudeatu eta zabaltzen du. Erraz eta arin kargatu eta atera daitezke lan bakoitzaren datuak, baita aberastutako edukiak ere (azalak, laburpenak, atalak...).

SINLI: Sistema de Información Normalizada para el Libro

  • Sektoreko profesionalen artean (argitaratzaile, zabaltzaile eta liburu-saltzaileen artean) normalean trukatzen diren merkataritzako dokumentuen normalizazio sistema da.

Google Books

  • Inprimatutako milaka eta milaka libururen barruan dagoen informazioa indexatzen duen zerbitzua da, erabiltzaileei liburuen barruan dagoen edozein datu bilatzeko aukera eskaintzen diena.

Merkataritzako plataforma digitalak

Argitaratze industriarako teknologia berrien zabalkundeak eskatzen dituen aukerei esker, Deustuko Argitalpen Sailak areagotu egin du sarean daukan presentzia, eskaintza digitala hainbat plataformatan sartuz. Gaur egun, Deustuko liburuak hemen aurkitu daitezke:

Google Play: Googlek garatutako on-line softwarea, sarearen bidez, baita Android telefonoetatik ere, liburuak eta material kulturalak erosteko modua ematen duena. https://play.google.com/

Publidisa: Argitaletxe industriaren zerbitzu aurreratu eta integralen enpresa da, edukien e-banatzaile global gisa jokatzen duena. http://www.publidisa.com/

Libenet: Eduki digitalen eta soluzio teknologikoen banatzailea argitalpen industriarako, euskal gaietan espezializatua. http://www.libenet.net/servicios.php?lang=es

Digitalia: Edukien administrazio, zabalkunde digital eta informazioaren teknologien garapenerako tresnetan diharduen plataforma digitala. www.digitaliapublishing.com/

CasaliniLibri: Mundu osoko erakunde akademiko unibertsitate eta liburutegietako liburuen eta aldizkarien zabalkundean espezializatutako katea; Italian, Frantzian, Espainian, Portugalen eta Grezian eragin handia duena. http://www.casalini.it/

Casadellibro.com: Casa del Libro kateko liburu-denda birtuala, espainiar hizkuntzan liderra, bost kontinenteetara informazioa zabaldu eta liburuak bidaltzen dituena. Bibliografia funts zabala du, hamar urte baino gehiagoan liburu-saltzaile eta Interneteko adituen esperientziak bermatua. www.casadellibro.com/

Bookwire: Informazio bibliografikoaren eta argitaratzaile, liburu-saltzaile eta liburutegiei laguntzeko diseinatutako soluzio teknikoen zabalkundean mundu mailako liderra den Bowkerek emandako zerbitzua.  Bookwirek hainbat tresna garatzen ditu, irakurleek liburuak erraz aurkitu, ebaluatu, eskatu eta gozatzeko balio dutenak. www.bookwire.com/

The Copia: eCommerce-ko plataforma bat da, bitarteko digitalek eskaini ditzaketen zerbitzurik onenak erabiltzaileei ematen dizkiena. www.thecopia.com/

Sariak

Argitaletxearen sariak:

  • «2003ko argitalpen katalogorik onena» -ren saria, AEUEren (Espainiar Unibertsitateetako Argitaletxeen Elkartea) Edizioko Sari Nazionaletan.
  • «2006ko argitalpen-katalogorik onena» -ren saria, UNEk (Espainiako Unibertsitateetako Argitaletxeen Batasuna) antolatutako Unibertsitateko Argitalpenen X. Sari Nazionaletan, jasotzen duen informazioaren aberastasunagatik, ikusgarritasunagatik eta diseinuagatik.

Argitaratutako lanei emandako sariak:

  • Los jardines en la Antigüedad, Santiago Seguraren lana. 2006ko Unibertsitateko Argitalpenen Sari Nazionala, monografien sailean, «argitalpen zainduagatik eta lorategi publiko, pribatu eta sakratuen historia goratzeagatik» emana.
  • Historia de las Plantas en el mundo antiguo, Santiago Segura eta Javier Torres Riparen lana. 2010eko Unibertsitateko Argitalpenen Sari Nazionala, koediziorik onenari emana (DUren eta CSICen artekoa). «Unibertsitate baten eta ikerketa zentro baten arteko lankidetza eredu bikaina da eta zabalkunde handikoa, irudiaren eta testuaren bidez, aurkezpen eder eta zainduan, antzinatean landareak zelan erabiltzen ziren eta garaiko literaturan zein eragin zuten azaltzen baitu».
  • Las plantas en la Biblia, Santiago Segura eta Javier Torres Riparen lana. 2012ko Unibertsitateko Argitalpen Saria, argitaratutako lanik onenari, «argitalpenaren ezaugarriak eta erabilgarritasuna, grabatuen erabilera eta tinten konbinazioa irudietan, baita lanaren diziplina arteko izaera»-gatik ere emana.
  • Regalos, favoresy donación de órganos, Ernesto Martínez Díaz de Guereñuren lana. 2012ko Unibertsitateko Argitalpen Saria, Zientzia Juridiko eta Ekonomikoen arloko monografiarik onenari emana, «titulu erakargarri eta gaiaren aktualitateagatik emana, gaur egungo arlo juridikoko topiko baten ingurukoa baita».

Azoketako eta webeko partaidetza

Estatuko azokak:

  • Madrileko liburu azoka: Urtero Madrilen egiten den azoka, liburuak, irakurketa, eta argitaratze, banaketa edo liburuen salmenta lanetan diharduten enpresen eta erakundeen jarduera sustatzeko egiten dena.
  • Liber, Liburuaren nazioarteko azoka: profesional eta banatzaileen topagunea, urtero Espainian egiten dena, batzuetan Madrilen eta beste batzuetan Bartzelonan.
  • Durangoko Liburu Azoka (Bizkaia): urtero Durangon euskal kultura sustatzeko egiten den argitaratzaileen azoka.
  • Euskadiko liburu azokak Donostian eta Bilbon: Euskadiko liburu azoken batzordeak antolatutako ekitaldia, argitaletxeen produktu berriak aurkezteaz gain, autoreentzako sariak ere banatzen dituena.

Atzerriko azokak:

  • Buenos Aireseko nazioarteko liburu azoka: espainieraz hitz egiten den herrialdeetako ekitaldi literariorik jendetsuena. Hiru astetan zehar, milioi bat irakurlek eta liburuen arloko hamar mila profesionalek bisitatzen dute. 
  • Frankfurteko liburu azoka (Alemania): munduko liburuen merkataritzako azokarik handiena da, Alemaniako argitaratzaile eta liburu-saltzaileen elkarteak antolatua, urtero urriaren erdialdera izaten dena.
  • Guadalajarako liburu azoka (Mexiko): Iberoamerikako topaketa editorialetan garrantzitsuena eta kultura jaialdi bikaina. Kontinente guztietako eta hizkuntza askotako autoreek hartzen dute parte. Horrez gain, aktualitateko gai nagusien eztabaida akademikorako tartea ere izaten da.
  • Puerto Ricoko liburu azoka: irabazi asmorik gabeko erakunde gisa sortua eta erregistratua, Puerto Ricoko Estatu Departamentuan. Sortzen ari diren belaunaldien arteko kultura sustatzea da helburua.

Web orrian ere eskuragarri:

http://www.deusto-publicaciones.es
Baita gizarte sareetan ere: Facebooken: https://www.facebook.com/DeustoPublicaciones eta Blogean: http://blogs.deusto.es/DeustoLibros


Informazio gehiago

Atzoko eta gaurko irudiak

Banatzailea

Banatzailea

Gure liburuak hemen ere

UNEbook
e-libro
Casa del Libro
Casalini Libri
Digitalia
GoogleLibros
BookWire

Bazkideak

UNE UNEbook

Deustu Sarean

Buzón de sugerencias

Iradokizunen ontzia

Deustuko Unibertsitatea

Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitateetako etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail: web@deusto.es

Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail: web@deusto.es

rss
RSS jarioak
Harpidetu Deustuko Unibertsiatetko berrietara RSS bidez

@ 2013 Universidad de Deusto - Todos los derechos reservados