Deustuko Europar Ikasketen Aldizkaria
Cuadernos Europeos de Deusto Europar Batasuneko gaietan espezializatutako unibertsitate-aldizkaria da eta, diziplina anitzeko ikuspegitik, Europaren eraikuntzari buruzko azterlanen eta ezagutzaren berri zabaltzea du helburu, arlo guztiak kontuan hartuta: historia, politika, legeria, ekonomia, gizartea, kultura…
1987an hasi zen argitaratzen urtean bi aldiz eta orain arteko aleetan askotariko artikuluak argitaratuko dira, besteak beste, integrazio prozesuari buruzko artikulu doktrinalak, Europar Batasuneko Auzitegiaren jurisprudentziari buruzko iruzkinak eta unean uneko gaien kronika; denak ere EBren bilakaeran erabakigarri diren faktoreen gaineko hausnarketa eta balorazio kritikoa pizteko asmoz.