Orkestra
Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua 2006an sortu zen, Deustu Fundazioaren barruan, Euskal Herriko Administrazioaren, eragile sozioekonomikoen eta unibertsitateen jarduerari laguntzeko.
Orkestraren lanak lau katedra edo lerro nagusi ditu: Lurraldea, Ekintzailetza, Estrategia eta Energia. Lau arlo horien inguruan hainbat argitalpen sortzen dira (liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak, lan dokumentuak...) sailetan antolatuta, besteak beste: Lehiakortasuna; Klusterrak, garapena eta berrikuntza; Entrepreneurship eta Orkestra Basque Chair of Competitiveness.