Tuning
Tuning hezkuntza-proiektua 1999. urtean sortu zen, Europako unibertsitateek Bologniako prozesuak eta Europako Unibertsitate Eremuak proposatutako erronkari erantzuteko, bertako estatu guztietan ulergarriak eta parekatzeko modukoak diren titulazioak eskuratzeko.
Ekimen honen lehenengo urratsetan, 15 herrialdek egin zuten bat; gero, bat egindako erakunde-kopurua Europar Batasuneko kide diren 27 herrialdeetan ere zabaldu zen, eta, gerora, Ekialdeko Europara eta Latinoamerikara zabaldu zen. Gaur egun, oraindik Ameriketako Estatu Batuetara, Afrikara, Australiara, Japoniara eta Indiara heldu ez bada ere, 58 herrialdek parte hartzen dute Tuningen eta argitalpenak 17 hizkuntza baino gehiagotan daude.
Kalitate hobea lortu nahi duen proiektu baten oinarriak dira honakoak: adostasuna lortzea, aniztasuna errespetatzea eta elkarrekin lan egitea, erreferentzia-puntu komunak lortzeko, ikaskuntza, gaitasunak, abileziak eta trebetasunak oinarri hartuta. Horretarako, unibertsitate-eremuan gero eta nazioartekotasun handiagoa egoteak ematen dituen aukerez baliatzen da.