JM Lidón Zigor Zuzenbideko Koadernoak
José María Lidónen Zigor Zuzenbideko Koadernoek helburu bikoitza dute. Bizirik mantendu nahi dute ETAk erail zuen José María Lidón irakasle eta magistratuaren oroimena; izan ere, ahazteak esan nahiko luke hil izanagatiko injustizia jasanezina onartzea eta, nolanahi ere, gaizkide ere egitea. Era berean, asmoa da bere oroimena elkargune izatea, zigor-zuzenbidearekin lotutako lanbidea edozein dela ere, askatasuneko eta berdintasuneko gero eta espazio zabalagoak sortzen eta horiek errealagoak eta guztiontzako eraginkorragoak izaten laguntzen duen Eskubidearen aldeko irrika elkarren artean partekatzeko. Horrela, oroimena askoz ere aberasgarriagoa izango da.