Zuzenbidea Minor Bilduma
Zuzenbideko Minor bilduma 2004an sustatu zen indarrean dagoen ordenamendu juridikoko lege testurik garrantzitsuenen itzulpenak batzeko asmoz. Lehenengo alea Espainiako Konstituzioa izan zen, argitalpen elebiduna, Euskaltzaindiak bermatutako euskal testuarekin osatua.
Bilduma honek zuzenbideko –zuzenbide zibila, lan zuzenbidea, administrazio zuzenbidea– gaztelaniazko eta euskarazko terminoen berbategi elebidunak ere jartzen ditu ikasleen eta profesionalen eskura, baita zuzenbidea euskaraz garatzeko aparteko garrantzia duten beste lan batzuk ere. Bilduma honetako aleek ohikoa baino formatu txikiagoa dute, kontsulta errazteko.